Azterketak 44: ELAren proposamenak fiskalitate justu baterako
Azterketak 44 - fiskalitatea.pdf
669.3 KB
Txostenak hiru atal ditu: lehenengoan fiskalitatea ikuspegi historiko batetik aztertzen da, azken
urteetako bilakaerari helduz. Bigarrenean, zerga-sistemaren inguruko egungo eztabaidak aztertzen
dira. Alde batetik, maila globalean planteatzen ari diren proposamenak aztertuko ditugu,
eta, ondoren, espainiar estatuan gertatzen ari dena aztertuko dugu, gure lurraldean ere eragina
duena. Azkenik, 11 neurri proposatzen dizkiegu Hego Euskal Herriko erakundeei, gehien dutenek
gehiago ordainduko duten zerga-sistema progresiboagoa helburu. Neurri horiek, era berean,
genero-arrakala fiskala ezabatzen lagunduko lukete; izan ere, emakumeek errenta txikiagoak
dituzte, enplegutik datozenak gehienbat, eta kapital-errentetan gutxiago parte hartzen dute.