Azterketak 56: Pobreziatik pauso batera
Azterketak 56.pdf
731.1 KB
Txosten honek Hego Euskal Herriko pobrezia datuak jaso, eta argazki orokorra eskaintzen du. Argazki kezkagarria, datuek agerian uzten dutelako pobreziak gora egin duela urteotan, eta lana izatea ez dela aski bizitza duina bermatzeko. Ondorioz, EAEn 259.000 pertsona daude gizarte bazterketan eta biztanleriaren %3,8 (84.000 pertsona) bazterketa larrian. Nafarroan 88.000 pertsona daude bazterketan, eta bazterketa larrian %7,9. Guztia, hazkunde ekonomikoa gertatzen den unean. Aberastasun gero eta desorekatuago banatzen baita. Horregatik, Hego Euskal Herrian, lan errentek BPGaren 2,5 puntu galdu dituzte; horrek erakusten du sortzen den aberastasuna enpresa handien eta kapitalaren esku geratzen ari dela. Argazki osoa dokumentuan.
