Azterketak 7. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren 2006ko aurrekontuen azterketa
AURREK_Eusk06.pdf
450.4 KB
2006ko ekitaldirako aurrekontuak oztopo handirik gabe onartu dira Hego Euskal Herrian. Euskal Autonomia Erkidegoan, PSOEren laguntzari esker, aurreko urteetan baino askoz errazagoa izan da izapidea. Nafarroan, UPNk eta CDNk osatutako gehiengoak erraz onartu ditu aurrekontuak aurten ere, nahiz eta oposizio osoa aurka eduki. Bistan dagoenez, onartzen edo arbuiatzen dena ez da aurrekontuen edukia; aldiz, gizarteak ez dakizkien eta, batez ere, gure logikaren helmenetik kanpo dauden auziengatik onartzen edo arbuiatzen dira aurrekontuak. Are gehiago, alderdi politikoek aurrekontuen gainean eztabaidatzen dutenean ez dituzte aztertzen gizartearen gehiengoarentzat garrantzitsuak diren edukiak. Ez dute aipatzen zenbat diru gastatuko den osasunean, hezkuntzan edo etxebizitzan, edo zein den arlo horien egoera, eta, normala denez, ez dute egoera hobetzeko egin behar denari buruzko hausnarketarik egiten, gobernatzen gaituztenen ustez Euskal Herria ondo doa eta.