Azterketak 8 - Gizarte ereduari buruzko eztabaida: Gizarte babesa eta zerga arloa Euskal Herrian
Estudios 8-EUS.pdf
115.6 KB
Honako dokumentu honetan, Zerga Arloari buruzko 2005eko Txostena aurkeztuko dugu. Oraingoan ere, zerga-bilketa oso bidegabea dela erakusten digute datuek, presio fiskalik handiena lan-errentek jasaten eta zeharkako zergek eragiten baitute. Era berean, argi geratzen da Hego Euskal Herriko bilketaren maila (presio fiskal deritzoguna) Europar Batasuneko baxuena dela. Diferentzia hori, neurri handi batean, lanarenak ez diren errentek egiten duten iruzur fiskal itzelak eragiten du, baina legezko zergaegitura ere aipatu behar da, ildo beretik. Txosten honetan, aurreko ekitaldietan sartu ez dugun alderdi berri bat aurkeztuko dugu: zerga arloaren azterketaren egiturari eutsiz, gizarte-babesaren eremuan zer gertatzen den ere azalduko dugu. EAEko eta Nafarroako instituzioetako arduradun politikoek atsegin handiz baieztatu ohi dute instituzioon jardunari esker ongizate- maila altua lortu dugula. Txosten honetan Hego Euskal Herriko gizarte-babesaren gainean bildu ditugun datuek, aitzitik, gure gizarte gastua Europar Batasuneko txikienetakoa dela erakusten dute. Gauza jakina da zerga arloaren eta gizarte-babesaren artean lotura estua dagoela. Ezinezkoa da Europar Batasuneko presio fiskalik txikiena eta gizarte-gastuaren mailarik altuena izan. Ez da ausazkoa presio fiskalaren mailarik baxuenak gizarte-babes urrieneko lekuetan egotea (Nafarroan eta EAEn, adibidez), eta alderantziz, ez da kasualitatea Suedia gizarte-gasturik eta presio fiskalik handienak dituen herrialdea izatea. Ongizateko estatua finantzatu egin behar da, eta gizarte-babesaren tamaina eta berori finantzatzen den modua eztabaida beraren bi atal dira: zer gizarte-eredu nahi dugun erabakitzeko eztabaidaren atalak, hain zuzen ere.Honako dokumentu honetan, Zerga Arloari buruzko 2005eko Txostena aurkeztuko dugu. Oraingoan ere, zerga-bilketa oso bidegabea dela erakusten digute datuek, presio fiskalik handiena lan-errentek jasaten eta zeharkako zergek eragiten baitute. Era berean, argi geratzen da Hego Euskal Herriko bilketaren maila (presio fiskal deritzoguna) Europar Batasuneko baxuena dela. Diferentzia hori, neurri handi batean, lanarenak ez diren errentek egiten duten iruzur fiskal itzelak eragiten du, baina legezko zergaegitura ere aipatu behar da, ildo beretik. Txosten honetan, aurreko ekitaldietan sartu ez dugun alderdi berri bat aurkeztuko dugu: zerga arloaren azterketaren egiturari eutsiz, gizarte-babesaren eremuan zer gertatzen den ere azalduko dugu. EAEko eta Nafarroako instituzioetako arduradun politikoek atsegin handiz baieztatu ohi dute instituzioon jardunari esker ongizate- maila altua lortu dugula. Txosten honetan Hego Euskal Herriko gizarte-babesaren gainean bildu ditugun datuek, aitzitik, gure gizarte gastua Europar Batasuneko txikienetakoa dela erakusten dute. Gauza jakina da zerga arloaren eta gizarte-babesaren artean lotura estua dagoela. Ezinezkoa da Europar Batasuneko presio fiskalik txikiena eta gizarte-gastuaren mailarik altuena izan. Ez da ausazkoa presio fiskalaren mailarik baxuenak gizarte-babes urrieneko lekuetan egotea (Nafarroan eta EAEn, adibidez), eta alderantziz, ez da kasualitatea Suedia gizarte-gasturik eta presio fiskalik handienak dituen herrialdea izatea. Ongizateko estatua finantzatu egin behar da, eta gizarte-babesaren tamaina eta berori finantzatzen den modua eztabaida beraren bi atal dira: zer gizarte-eredu nahi dugun erabakitzeko eztabaidaren atalak, hain zuzen ere.