Hazkunde ekonomikoa eta soldata geldialdia Hego Euskal Herrian

Azterketak 57 ELA.pdf 2.0 MB
Soldatak ez dira handitu sortu den aberastasuna adina, 2008tik ekonomia %22,5 hazi bada ere, soldatak %2,9 besterik ez direlako handitu. Eta, ondorioz, aberastasunaren zati handiena enpresen eta kapitalaren esku geratu da eta herritarren arteko desberdintasunak areagotu. Errealitate horren azterketa egin du ELAko Azterketa Bulegoak, eta ‘Hazkunde ekonomikoa eta soldata geldialdia Hego Euskal Herrian’ txostenean jaso. Bertan aztertzen dira enpresen mozkinak, arrakalak eta soldaten araberako desberdinkerien mekanismoak, besteak beste.