LABURPEN TXOSTENA: Industria politika langile klasearen zerbitzura

(LABURPENA)Industria Politika Langile Klasearen Zerbitzura Laburpena.pdf 2.5 MB
Industria ezinbestekoa da ongizate kolektiborako, baina beste politika batzuk behar ditu hori horrela izan dadin. Lema horri helduta ondu du ELAko Azterketa Bulegoak ‘Industria politika langile klasearen zerbitzura’ dokumentua: Hego Euskal Herriko ekonomiaren garapena aztertu, eta eredu industrial justuago, demokratikoagoa eta jasangarriagoa osatzeko alternatibak eskaintzen ditu. Eskura duzun txosten hau aipatutako dokumentuaren laburpena da, eta oinarrizko ideia nagusiak jasotzen ditu. Informazio guztia dokumentuan duzue eskura.