Burujabe: gure bizi baldintzak berreskuratuz
WEBburujabeEU.pdf
1.7 MB
2018ko urte hastapenaz geroz, lan bat abiatu dute Bizi!-ren baitan, lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten egitasmoa idazteko. Pentsatzen dute eztabaida orokorrerako ekarpen baliagarria izan daitekeela: Euskal Herrian, bistan dena, baina baita eraldaketa soziala eta ekologikoa hasi nahi duten lurralde guzientzat ere. Dokumentoa lan horren lehen emaitza da. Bizi!-ren iduriko, ez da zerbaiten bukaera, zerbaiten hastapena baizik. Ongi dakite osatugabea dela eta galdera batzuk erantzunik gabe uzten dituela.
"Gau egun, burujabe hitza erabiltzen dute hala jende ahulenen elkartasunezko elikadura-burujabetasunaren aldekoek nola herri bakoitza bere baitan hetsirik egotearen aldeko indar erreakzionarioek —errealitatetik kanpoko ikuspegi berekoi batekin—. Beraz, «Gure bizi baldintzak berreskuratuz» izenburua duen lehen partean, kontzeptu horri ematen diogun erran-nahia argitu nahi izan dugu.
Dena suntsitzen duen globalizazio kapitalistaren parean, gure lurraldeetan berriz finkatu nahi dugu, hori baita, gure ustez, mende honetan dauzkagun planeta mailako desafio handiei molde iraunkorrean erantzuteko bide bakarra."