Osakidetzaren harrapaketa korporatiboa: enpresen etengabeko sartzea euskal osasun sistema publikoan

osakidetza_web_eusk.pdf 1.8 MB
"Euskal Herriak kapitalari planto!" plataformaren txosten honek EAEko osasun publikoaren harrapaketa korporatiboaren lehen argazki orokorra baino ez du landuko, modu grafiko, pedagogiko eta soilean. Modu honetan gure helburua da erne eta adi jartzea harrapaketa honek aurrera jarraitu eta sendotzeak lekarzkeen arrisku larriez. Izan ere, osasunari eskubide publiko gisa eutsi nahi bazaio, prozesu hau erabat irauli beharra dagoela planteatzen dugu azterketa honen bidez.