Toledoko itunak murrizketa berriak adostu ditu
toledo-eus.pdf
13.2 MB
Toledoko Itunak 20 gomendio biltzen dituen dokumentu bat egin du, eta urriaren 27an onartu zuten. Ondoren, Escrivá departamentuari dagokio, Gizarte Segurantzako ministroari, horretarako behar diren arau-aldaketak egitea.
Itun horretan lortutako akordioak "pentsio duinak eta sistema publiko iraunkorra" bermatuko dituela uste dute bai Podemosek bai PSOEk, "2013ko pentsioen erreforma de facto indargabetuko duena". Dokumentua irakurrita, ELAk ondorio argiak atera ditu: laster pentsioen erreforma egongo da, baina haren irismena eta ondorioak aurreko baieztapenetik oso urrun egongo dira, murrizketa gehiago ekarriko baititu.