Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean
DOC. 58.-Eusk.pdf
1.1 MB
2023ko azaroaren 4ean, “Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean” mintegia antolatu genuen. Goiz hartan Iñaki Iurrebaso soziologoa eta UEMAko Miren Segurolaren hitzaldiak entzuteko aukera
izan genuen Erandioko Merkatu Zaharrean. Arratsaldean berriz, Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartu genuen, “Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean. Goiz hartan hitz egindakoak bildu ditugu esku artean duzun dokumentuan.