Euskalgintza sindikalgintzan txertatu 2
dok04-euskalgintza.pdf
251.3 KB
Euskal kultura eta lan mundua nola hurbildu
Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (2) liburuan Manu Robles-Arangiz Institutuak joan den urtean euskararen eta euskal kulturaren inguruan antolatu zituen hitzaldi eta ekitaldien berri ematen du. Lan mundua eta Euskal Herriko kulturgintzan diharduen jendea hurbiltzeko xedez antolatu den hitzaldi sail honetan idazle, bertsolari eta soziolinguistak izan dira protagonista: bi hitzaldi -Koldo Izagirrek eman zuen Greenwichekoa ez da meridiano bakarra eta Kike Amonarrizek Lan munduak zabalduko al du euskararen etorkizunaren atea?izenburupean emandakoa- eta bertso saio eta solasaldi bat -Josu Goikoetxeak gidatuta Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak eman zutena- jaso dira liburuan.
Lan munduan gure gizartean bizirik dauden gaiei buruzko hausnarketa egiteaz gainera, Robles-Arangiz Institutuak prestakuntza euskaraz emateak hizkuntzaren normalkuntza bidean urratsa izan nahi du. Liburua www.mrafundazioa.eus webgunean dago baita ere, pdf formatuan.