Palestinako lan-borroka garaikideen dialektika
D39 - PALESTINA - Eusk.pdf
145.1 KB
2012an, Zisjordanian petrolioaren eta elikagaien prezio-igoeraren kontrako manifestazioetan protesta egiten zutenek halaxe oihukatzen zuten: “Lehen Palestinaren alde egiten genuen borroka, orain irin-zaku bat lortzea da gure erronka”. Goiburu horrek ondo biltzen ditu lan-munduak gaur egun pairatzen duen uztarri bikoitza: alde batetik, kolonoen indarkeria erregularra, eta, bestetik, langileen aurkako oldarraldi global neoliberala.