Gai Monografikoak 27. Irailaren 11, eskubideak pikutara?
gm27.pdf
566.3 KB
2001eko irailaren 11ko eraso hilgarriak gertatu zirenetik bost urte igarota, balantzea egiteko une egokia izan liteke; hartara, giza-eskubide eta askatasunen arloan atentatu haiek -eta haiek aitzakiatzat hartuta erabakitako politikak- izan dituzten ondorioak aztertzen dira Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratzen duen Gai Monografikoak saileko 27. alean.
"Irailaren 11, eskubideak pikutara?" izenburupean dator 27. Gai Monografikoak hau, eta hainbat aldizkari edo agerkaritatik bildutako artikulu eta testuak jaso ditu. Jorratutako gaiak, irailaren 11k ekarri dituen gerrak, torturaren legalizazioa, giza-eskubideen kontrako erasoa...
Zergatik axola ote digu horrenbeste? Bada, hau guztia ez baita soilik AEB, Irak edo Afganistango herritarren kaltetan gertatzen; berme eta eskubideetan mundu mailako atzerako joera bat ari gara pairatzen. Nahikoa lan bagenuen aurretik ere, baina orain zenbaitek "Izuaren aurkako gerra" baliatu egin du bere helburu eta interes konkretuetarako (horra, adibidez, Aznarren azaina, Batasuna Europako Batasunak egin duen "erakunde terroristen" zerrendan sartzea).
9/11 ostekoa, eskubideen hondamendia - EL 11-S, desastre para las libertades - Le 11 Septembre, désastre pour les libertés - Gabriel Zeberio 1. 9/11 OSTEAN / EL POST 11-S / APRÈS LE 11 SEPTEMBRE Amairik gabeko eguna Erich Follath, Gerhard Spörl - El estado del mundo Ignacio Ramonet - Ce que chacun a dit... Le Monde Diplomatique - El 11-S y el nuevo autoritarismo Ralf Dahrendorf - Irailaren 11 gertatu ez balitz? Gwynne Dyer - 2. ‘IZUAREN AURKAKO GERRA’ / LA ‘GUERRA CONTRA EL TERROR’ / LA ‘GUERRE CONTRE LE TERRORISME’ Bilatuak: al Qaidako susmagarriak. 5.000 dolarren truke Amnesty International - Droits de l’homme et antiterrorisme Le Nouvel Observateur - Un sistema global de violación de derechos Amnesty International - «Terrorismoa norbait ilegalki atxilotu eta itaunketan tortura erabiltzea da» Alberto Barandiaran - Bush eta terroristen aurkako ‘batzorde militarrak’ George Bush - Loi sur les commissiones militaires: Feu vert aux violations des droits humains Amnesty International - Bendición legal para la tortura David Scull - 3. ONDORIOAK / BALANCE / BILAN Que reste-t-il du 11 Septembre sur la planète? P. Grangereau, L. Mauriac, L. Milot, D. François -