Hego Euskal Herriko Energia Berriztagarrien Plangintzaren Balorazioa
HEHko energia berriztagarrien plangintzaren balorazio txostena.pdf
150.9 KB
Trantsizio energetikoaren beharra uka ezina da, baita Hego Euskal Herria ere. Azken hamarkadan klima aldaketak eta larrialdi ekologikoak gogor jo du gure lurraldean eta kalteak eta ondorioak pairatzen ari gara. Ez bakarrik ingurumenean eragina duten ondorioak, baita ekonomian eta gizartean ere. Energia fosilen eskasiak, irisgarritasun ezak eta energiaren garestitzeak ekarri duen prezioen izugarrizko igoerak HEHko ekonomian eragin handia izan du, eta baita gizarteak oinarrizko beharrak asetzeko duen gaitasunean ere. Beraz trantsizio energetikoaren beharra ez da ingurumenari bakarrik eragiten dion erronka, gizarteari zuzenean eragiten diona ere bada. Hain garrantzitsua den aferak planifikazio bat behar du. Dokumentu honetan Hego Euskal Herrian trantsizio energetikoaren inguruan eginiko plangintzak aztertu ditugu.