EROSKI-CECOSA: Zapaldu eta arrazializaturiko langileen ahotsa
IzanTaEsan13EROSKI-CECOSA.pdf
3.6 MB
EROSKIren Elorrioko biltegi nagusiko langileek bide sindikal oparoa egin dute azken bi urteetan. Izan Ta Esan bildumako 13. ale honetan ibilbide honen historia jaso dugu, langile etorkin eta arrazializatuek prekaritatearen aurka nola borrokatu duten eta ELA sindikatuan nola antolatu diren kontatzeko. Afiliaziorik ia ez zen plantilla izatetik, haietako asko ELAn afiliatu, hauteskunde sindikalak antolatu, gehiengoa lortu, batzarrak egin, lan baldintzen hobekuntza aldarrikatu, 5 eguneko greba egin eta lan baldintzak asko hobetzen dituen greba akordioa eskuratu dute.