Digitalizazio inklusiboa lanean eta gizartean

DIGITALIZAZIOA Eusk..pdf 1.2 MB
Liburuak lehen zatian ekonomia digitalak Hego Euskal Herriko testuinguru sozioekonomikoan duen eragina aztertzen du. Europako beste gizarteak bezala, HEH eguneroko bizimoduaren digitalizazio prozesu bat ari da bizitzen; europar herrialdeen artean erdi parean kokatuta dago egunero tresna digitalak erabiltzeari dagokionez. Honez gero konbergentzia digitaleko prozesuaren zati bat bukatu da; Internet etxeetan hedatuta dago, Europako beste edozein etxebizitzaren pare. Aldiz, prozesuaren beste zati bat ez da osatu: Internet erosketak egiteko baliatzeari eta Interneten erabilerari dagokiona. Bigarren atalak lan eta gizarte ikuspuntutik inklusiboa izango den digitalizazio prozesu bati nola ekin aztertzen du. Horretarako bi eremu nagusi bereizten dira: ekintza sindikala eta digitalizaziorako euskal eredua lan munduaren ikuspegitik.