Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa

HEGO EUSKAL HERRIKO ELITEAK_web.pdf 1.8 MB
"Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa" liburua Jon Diaz Egurbide EHUko irakasleak zuzendu du, eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dute. 'Elitist Britain 2019' dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du ikerketak. 5.500 erregistro bildu dira eta 10 arlotan sailkatu dira. Politikoak, Goi-karguak, Erakunde Publikoak, Kultura-Erakundeak, Komunikabideak eta Media, Enpresa Publikoak, Enpresa Pribatuak, Eragin Handiko Emakumeak, Artistak eta Mundu Sortzailea, eta amaitzeko Kirola. Norbanako bakoitzaren ibilbide akademikoa eta formazioa zehatz-mehatz aztertu dira. Ikerketak agerian uzten du Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua erabiltzen duela bere boterea erreproduzitzeko. Azken zortzi urteotan unibertsitate publikoak ikasleen %7a galdu du unibertsitate pribatuaren mesedetan.