Aberri eguna 2025: Abertzaleon garaia, langileon aukera
AberriEguna2025-2.pdf
580.3 KB
Aurtengo Aberri eguna dator Kongresu Konfederala aste gutxi barru izango delarik, ekainaren 2 eta 3an Bilbon. ELAn oraintxe eztabaidan dagoen ponentzian egungo testuinguruak dakartzan erronkak eta independentismoarentzako premiak sakon aztertu ditugu. Horregatik adierazpen honetan nabarmendu nahi dugu hainbat gai, zeintzuei buruz gure militanteak uneotan hausnarketa egiten ari diren eta burujabetzarako bidean sindikatuaren ekintza orientatuko duten.