Critica della vittima (Daniele Giglioli, 2014)

2020/04/23
Daniele Giglioli autore italiarrak idatziriko saiakera honetan, egun errealitatea eraikitzeko biktimak hartu duen protagonismoa da ardatz. Biktima bihurtu da egiaren eramaile, zilegitasun iturri, kritikatu ezin den identitatea. Baina biktimak ez du “ezer egin”, berari “egin diote” eta Gigliorentzat errepasatu beharrekoa da biktimari ematen ari zaion zentralitatea.

Saiakera honen hurbilpena egiteko, Gorka Bereziartuaren artikulu hau aproposa da, koronabirusaren eta konspirazio teorien pentsaera biktimista ulertzeko balio baitezake liburuak: https://labur.eus/pXuZX

Apirilaren 23an egin genuen liburu tertulia eta hementxe duzue ikusgai: https://labur.eus/cBBXR 

Bertan jorratutako galdera batzuk:

  • Biktimaren diskurtsoa noiz nola erabiltzen dugu?
  • Biktima izatea eta zaurgarri izatea berdinak dira? Zertan bereizten dira hala bada?
  • Postmodernitatearen diskurtsoak derrigorrezkoa al du biktimaren subjektua?

Heldu nahi duzuen hariari, eta soltatu mingain horiek!

critica2.jpg
Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Erantzunak moderatuta daude.