Feminismoa %99aren alde
2020/07/01
Cinzia Arruzza, Tithi Bhattacharya eta Nancy Fraser-ek 2019an argitaratutako manifestu hau, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) feminismoaren norabidea eztabaidatzeko plazaratu zen. Autoren ustez, feminismo liberalak porrot egin du, Hilary Clintonen porrota lekuko, eta 11 tesitan feminismoak izan behar lituzken printzipioak mahaiaren gainean jartzen dituzte.
Ekainaren 30ean liburu-tertulia ez-mistoa egin genuen Kafekistanen. Zazpi lagun elkartu ginen bertan eta itzulpen sistemaren bidez, feminismoak egun dituen erronkak partekatu genituen.
Autoreen ustez, kapitalismoa da gainerako opresio denen jatorria. Zeri deitzen diote kapitalismoa baina? Kapitalismoa etsai nagusitzat hartzeak borroka erraztu eta indartu egiten du, edo sinplifikatu? Liburuak dio, martxoak 8ko greba feministak greba berrasmatu duela. Zertan desberdindu da orain arteko grebengandik? Klasea eta generoa nola uztartzen dira gure grebetan?
Hementxe duzue gure tertulia entzungai. Zuk nola bizi duzu feminismoa? Zein arrisku/aukera ikusten dizkiozu? Konta, konta guri!
Kafekistan: zuk esango ez duzuna, ez duelako inork esango.