"Klima aldaketaren aurkako borroka klase borroka ere bada"
2022/02/23
Krisi ekologiko eta sozial betean gaude, eta ataka larri honetatik ateratzeko antolatu beste aukerarik ez dago. Gai honen inguruan hausnartzeko ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak formazio jardunaldia antolatu genuen Bilbon, otsailaren 17an, Aldaketaldia 2022 ekimenaren baitan. Hau da, bertan, Sukar Horia mugimendu ekologistako Mikel Gomezek eman zuen "Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua" hitzaldia.