* Laborantza Ganbarak bere sostengua adierazi dio Txetx Etxeberri-ri

2008/02/07

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere sustengu osoa ekarri nahi dio bere Biltzar Orokorreko laguntzaile guzien ordezkari den Jean-Noël Etxeberri «Txetx»i

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere sustengu osoa ekarri nahi dio bere Biltzar Orokorreko laguntzaile guzien ordezkari den Jean-Noël Etxeberri « Txetx »-i.

Zer joko eta probokazioetan ari da Frantses Estadoa, hain ezaguna eta baliosa den militante bat arrestatzeko ? Guziek dakitelarik nor den, zer egiten duen, zer pentsatzen duen, zenbat atxikia den demokraziaren printzipioeri ?

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak galdegiten du Txetx segidan libratua izan dadin.

Ordu baino gehiago da Gobernuak errespetuarekin trata ditzan Euskal Herriko gaiak.