Confebaskek kontratatu zaitu enpresa kultura berria ezartzeko: Estitxu Eizagirreren bertsoak

2018/07/25
UNED 2018 Puntuka 4 EstitxuBtxiki.jpg
Argiak, Manu Robles-Arangiz Fundazioarekin elkarlanean, lan esplotazioaren adibide nagusi den AHTko lanen inguruko liburua argitaratu du. Sorpresaz jaso duzu Confebaskek bere kideen diren enpresetan lan-harreman eredu berria ezartzeko egin dizun kontratazio eskaintza. Estitxu Eizagirrek "Ekonomia sozial eraldatzailea eta burujabetza(k)" mintegian bota zituen bertsoak (Gasteiz, 2018ko ekainaren 22a)

Argiak, Manu Robles-Arangiz Fundazioarekin elkarlanean, lan esplotazioaren adibide nagusi den AHTko lanen inguruko liburua argitaratu du. Sorpresaz jaso duzu Confebaskek bere kideen diren enpresetan lan-harreman eredu berria ezartzeko egin dizun kontratazio eskaintza.

Bertsoa entzun

Kaixo nagusi, Gerenta,
Zuzendari, Presidenta
jostailu bat aurkeztera nator
demokrazia deitzen da,
demokrazia deitzen da.

Ordutegien kartela
lantaldea ta mantela
zuek aberastu arte anaiek
erabaki dezatela,
erabaki dezatela

Super langile hileko
helburu lorpen urteko
hobe da beti propinak eman
jabetza ez banatzeko,
jabetza ez banatzeko

Lider, piloto, bisionaria
medailei eman distira
beste bat goitik begira dezan
bi euro nahikoak dira,
bi euro nahikoak dira.

Enpresaren ugazaba
gerentearen osaba
lehen zapaltzaile kabroi bat zen ta
orain guztion aita da,
orain guztion aita da

Zer inporta du tankia
edo armak ekoiztia
donazio bat egin herrian
barkatuko da guztia,
ta ez ahaztu argazkia

Bitartean hara-hara
harreman berria hau bada
hilobitik entzun daiteke
Karl Marx zaharraren algara,
Karl Marx zaharraren algara.

Soldata duina aldar
langileak dio bare
nahiago gezur honetan biz
ez pobre ta burujabe,
ez pobre ta burujabe.