Joxe Elorrietak bere azken liburua aurkeztuko du urtarrilaren 31n, ELAk Bilbon duen egoitzako areto nagusian. Icaria editorialarekin argitaratu dugun "Una mirada sindical contracorriente" liburuak hautsak harrotu ditu. Oihartzun handia izaten ari da Euskal Herriko hedabideetan eta sarean, besteak beste, burujabetza prozesu soziala abiatzeko egiten duen proposamenagatik. Zeresana emango du ere aurkezpenak...
Liburuaren aurkezpena urtarrilaren 31n izango da, 11:30etan, ELAren Bilboko egoitzako areto nagusian (Barrainkua 13).