"Zorra estatuak diziplinatzeko eta gobernantza neoliberala finkatzeko erabili izan da"
2024/03/05
"Azterketa bulegoan zorra sakonago aztertzea erabaki genuen ikusten genuelako elementu klabea zela gertatzen ari dena ulertzeko. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun honen atzean zer ezkutatzen zen jakitea. Gainera ezkerraren diskurtsoan bigarren planoan gelditu den gaia da, eta guk lehen planora ekarri nahi genuen, izugarrizko inplikazioak baititu etorkizuneko politika publikoetan. Azterketa historiko bat egin dugu XX. mendeko erdialdetik hona nazioarteko ikuspegitik eta Euskal Herriko markotik." Xabi Zabala ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko kidearen hitzaldia "EBren agenda berde eta digitala ¿Giro político o más de los mismo?" jardunaldian.