Langileen eta atal sindikalen ordezkaritza negoziazio kolektiboan eta greban
2019/04/02
Apirilaren 11 eta 12an "Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketa" egingo da Leioako Lan Harremanen fakultatean. Aurten atal sindikalak, negoziazio kolektiboa eta greben inguruan izango da jardunaldia, eta besteak beste gurekin izango dugu Quebec-etik etorriko den Melanie Dufour-Poirier mundu mailako CRIMT taldeko ikerlaria. Izen emateak zabalik daude oraindik.