Leire Txakartegi: "Etorkizuneko sindikatuak feminista izan behar du ezinbestean"
Leire Txakartegiren hitzaldia, ELAk abiatu duen "Genero parekidetasuna sustatzeko antolakuntza aldaketa" prozesua aurkezteko
"Gure ereduaren erdigunean bizitza bera jarri nahi badugu, geure eredu sindikal eta organizatiboak ere bermatu behar ditu balore guzti hauek. Sindikatuak, esparru eta ekintza ezberdinetan berdintasuna bermatu beharko du ezinbestean."
"Era berean hausnartu behar dugu zer egin dezakegun abiapuntuan dauden desberdintasun egoerak gainditzen joateko egiten dugun guztian, zertan izan gaitezke proaktiboak egin genero berdintasunaren alde.
Diskurtso abstraktua dirudi, baina ez da hala. Gauzapen praktikoa du. Hala ere, konsziente izan behar gara zabaldu dugun ateak ur sakonetan sartzera garamatza. Ez bait litzateke nahikoa izango emakumeen eskubideen alde ekintza jakin batzuk antolatzea (adibidez, urteroko martxoak 8). Sindikatuaren estrategia guztia aztertu eta berrikusi beharko genuke, genero ekitatea arlo guztietan bermatzeko: gai teknikoetan, baina baita ere alor politiko eta kulturalean."
"Gure erakundean genero estrategia bat aurrera ateratzea guztion ardura da, ez bakarrik genero alorrarena. Txip aldaketa suposatzen du, generoaren gaia sindikatuaren muinean sartzea (ingeleraz “mainstreaming”, “en la corriente principal”deitzen dugunean). Genero ikuspegia ELAren lan ildo guztietara eramatea da, sindikatuko egitura eta esparru guztiek bere egitea berdintasunaren auzia helburu eta plangintzetan."