Dokumentuak 49: Sindikalismo feminista eraikitzeko hausnarketa eta ibilbideak
Defender Andalucíak maiatzaren 6an antolatu zuen "Encuentros entre feminismo y sindicalismo" mahai inguruan hiru galderei erantzun zieten Pastora Filigranak, Jone Bengoetxeak eta Cloti Quesadak:
- Zer da sindikalismo feminista eta zergatik da beharrezkoa sindikalismo feminista egitea?
- Zer proposamen planteatu dira?
- Etorkizunera begirako tresnak eta analisiak
Hirugarren galderari Pastora Filigranak erantzundakoa dakargu hona:
Uste dut zeregin bikoitza dugula: sindikalizatu egin behar dugu femi-nismoa eta feministagoa egin behar dugu sindikalismoa. Bi gauzak. Eguneroko tripako minak eta bestelako ondoez jakinak biltzen dituen tresna handi bat da feminismoa. Fronte asko ditu feminismoak: emaku-meek espazio publikoan sentitzen duten segurtasunik eza, sexu-erasoak, indarkeria matxista, soldata-desoreka, bizitzako ondasun oinarrizkoenak eta eskubide sozialak eskuratzeko desoreka... Feminismoak indarrak batzeko indar handi hori du, eta masiboa egin da, horrek dakarren gauza on eta txar guztiekin. Arriskuen artean dauka mainstream bihurtzea, eta, horren ondorioz, gerta daiteke kontsignak leuntzea...
Feminismoak ahalmena dauka osotasunari aurka egiteko: kapitala-bizi-tza gatazkari eta ordenamendu ekonomiko eta sozialari maila globalean. Tresna baliagarria da eta zaindu egin behar dugu; izan ere, arrakasta izango badu, langile-klasearen ondoan jartzeko gai izan behar du. Hau da, bizitzaren alde materialera, materialtasunera jaitsi behar du. Etorkizunera begira feminismoa klase-feminismo bihurtzeko funtzio hori, beharrezkoa da, eta gure egitekoa da. Sindikalista feministak egunez egun ari gara hori ikusten.
Aldi berean, etorkizunari begira, sindikalismoaren barnean kontzientzia feminista hori lantzea egokitzen zaigu. Prekarietatea batez ere emaku-meen arazoa da, eta horren ifrentzu, emakumeen lana oinarri-oinarri-zkoa da eta ekonomiaren sostengua. Zaintzen sektorean plan estrategiko bat aldarrikatu behar da, metalgintzan eta beste sektoretan egiten den moduan.
Sindikalismoak ez du eragiteko gaitasun bera izango ez badie emakumeen borrokei metalgintzakoei jarri izan dien besteko arreta jartzen.Iduri du langileen elite batek jasotzen duela arreta osoa, elite maskulini-zatu eta autoktonoak.Nola lortu? Egiten ari garen hau, hausnarketak bateratzea eta hedatzea, lagungarri da ideia hauek zabaltzeko. Sindikalismo feminista honi bultza-da emateko, sarriago entzun behar dugu elkar.
Deskargatu Dokumentuak 49: Sindikalismoa eta feminismoa