Lanbide-arteko gutxieneko soldata propioa aztergai

LGSjarunaldia_txostena.pdf 3.0 MB
Hego Euskal Herrirako Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propioaren inguruko gogoeta sustatzeko asmoz, Manu Robles-Arangiz eta Ipar Hegoa fundazioek jardunaldi bat antolatu genuen Bilbon maiatzaren 16an. 150 lagunetik gora bildu ginen bertan, eta jardunaldian zehar, ekarpen ugari eta anitzak entzun ahal izan genituen: gazte mugimenduen ikuspegia, etxebizitzaren arazoa, ekonomia sozial eraldatzailea, legegintzaren aukerak eta mugak, burujabetza prozesuak eta nekazaritza zein lehen sektorearen egoera, besteak beste. Hizlariek mundu akademikotik, sindikaletik eta mugimendu sozialetik ekarritako ikuspegiak elkarren osagarri bilakatu ziren, soldata duin eta propio baten beharra ardatz hartuta.