Zergatik ez du Tabakalerak Ubik liburutegiko bitartekarien egoera konpontzen?
Urtarrilaren 27an UBIKeko bitartekariek kultura munduan ematen den prekarietateari aurre egin dioten esperientzia arrakastatsuak partekatzeko mahai ingurua antolatu zuten Donostiako Tabakaleran. Bertan, Azkuna Zentroko Mediatekako langileek beren testigantza eman zuten, Irungo liburutegiko langileek egin zuten bezala.
Bitartekarien erantzuna:
Azkuna Zentroko langileak kontatu duenak grazia handia egin dit, guri berdina gertatzen baitzaigu. Jendea informatzen hasi ginenean, batek eta besteak galdetzen ziguten: baina, zuek ez zarete funtzionariak? baina zuek ongi kobratu behar duzue! Tabakaleran ari zaretela lanean! Hau publikoa da!
Orduan jendeak aluzinatu egiten zuen. Batez ere Tabakalera bezalako espazio batean lan egiten duen jendeari buruz beste pertzeptzio bat zutelako, eta ez zaielako buruan sartzen hemen lanean gabiltzanok soldata prekarioak eta lan baldintza penagarriak izan ditzakegunik
Behin eta berriz galdera eta hausnarketa bera errepikatzen da, eta behin eta berriz ibili behar duzu pedagogia egiten, azalduz zein den Tabakaleraren egitura: SA bat da, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Enpresa Publikoen 2018ko legearen menpe dago, eta guk ez dugu Tabakalera enpresarako lan egiten, gu azpikontratatuak gara, Sedena azpikontratarentzat egiten dugu lan. Orduan jendeak aluzinatu egiten zuen. Batez ere Tabakalera bezalako espazio batean lan egiten duen jendeari buruz beste pertzeptzio bat zutelako, eta ez zaielako buruan sartzen hemen lanean gabiltzanok soldata prekarioak eta lan baldintza penagarriak izan ditzakegunik.
Gauzak horrela, eta gadera erantzuten saiatuz, guk hitz egin dugu Tabakalerako zuzendaritzarekin eta administrazioa kontseiluarekin (esan bezala Donostiako Udala, Gizpuzkoako Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) eta baten bati esaldi honek egin zion ihes: eskatzen duzuen hitzarmena ematen badizuegu, prezedente bat sortuko da.
"Eskatzen duzuena ematen badizuegu hanka sartuko dugu, Tabakaleratik, Koldo Mitxelenatik eta Donostia guztitik langileak etorriko zaizkigulako atzetik"
Argi dago Tabakalerako zuzendaritzak eta kargu publiko hauek ez dutela guk eskatzen dugun lan hitzarmena, orain daukaguna baina askoz ere duinagoa, onartu nahi. Duten egoskorkeriaren arrazoia da sor dezakegun aurrekaria. Izan ere, gu greban gara lan baldintza hobeak eskatzeko, baina hemengo langile gehiago lan baldintza kaskarretan dabiltza. Esaterako, Tabakalerako langile zuzenek arazoak dituzte, baina ez dira grebara heldu oraindik. Entzun dugu gurea nola amaitzen den itxaroten ari direla, beraiek noiz erasotu erabakitzeko. Baina Tabakaleran prekarietate handia dago: Ubik liburutegiko azpikontratatuak gaude, baina baita Infopuntukoak, asteko egun guztietan lan egiten, asteburuak barne, baldintza negargarrietan, erakusketetako langileak ere hor daude antzeko baldintzekin, eta, nola ez, garbiketa eta segurtasuneko langileak.
Azken finean, Goliaten kontra ari gara borrokan, erraldoi baten aurka: eskatzen duzuena ematen badizuegu hanka sartuko dugu, Tabakaleratik, Koldo Mitxelenatik eta Donostia guztitik langileak etorriko zaizkigulako atzetik. Uste dut ukoan egoskortzea hortik datorrela, baina horrek ez gaitu kikiltzen, ez gara atzera botako. Argi daukagu eskatzen dugun hitzarmena, Gizpukoako esku hartze sozialekoa, guri dagokiguna dela. Hitzarmen berak eranskinean dio liburutegi publikoak eta mediatekak sartzen direla bertan. Egiten dugun lan motagatik hitzarmen hori dagokigu. Irungo liburutegian aplikatzen diete, eta Bilboko Azkuna Zentroko mediatekan orain hasiko dira aplikatzen. Argi dago ahal dela. Falta dena da borondate politikoa, aipatu dugunagatik: aurrekaria sortzearen kontua.