Eulen-Euskalduna: Jauregiko fokuen atzealdea argitzen duen duintasuna
EULEN-Euskalduna-Eusk.pdf
446.5 KB
2017ko udan Eulen azpikontrataren bidez Euskalduna Jauregiarentzat
lan egiten zuten bi langile ELAren egoitzara gerturatu ziren, urte luzez
jasandako lan eta soldata degradazioaz nazkatuta, euren egoera hobetzen saiatzeko enpresarekin gatazka ireki bat hastearen aukera planteatzeko asmoz. Horrela hasi zen, 6 hilabete geroago, euren lan-baldintzen eta soldataren hobekuntza esanguratsua ekarriko zuen prozesua, zeinetan langileek erakutsitako sendotasunaren ondorioz, enpresak bere burua hauen eskariak onartzera behartua ikusi zuen.