D20. Genero ikuspegia eta ekonomiaren egituraketa

dok20_emakumea.pdf 316.2 KB
Kapitalismoak langile prestu eta osasuntsuak behar ditu eskuragarri gutxi batzuek aberastasun ikaragarria pilatzeko. Baina, nondik sortzen dira langile prestu hauek? Non hazi eta hezi dira? Nork zaintzen ditu? Langile hauek egunero-egunero lanerako prest dira emakumeek egunero-egunero bizitza mantentzeko egiten duten lan erraldoi ezkutatuagatik. Kapitalismoaren esku ikusezina emea izan da, eta da oraindik, beste gauza bat saldu nahi badigute ere. Ekonomia feministak, ekonomia kritikoaren barneko korronte desberdinekin batera, agerian utzi du eredu ekonomiko ortodoxo, neoliberal eta patriarkalak ezkutuan gorde nahi izan duen egi hau. Hori aipatzen dute bildutako hiru artikulu hauek: “Amenaza tormenta:la crisis de los cuidados y la reorganización del sistema económico”, Amaia Pérez-Orozco; “Lanerako denbora, bizitzeko denbora: berrantolatu, edo uztartu?”, Cristina Carrasco; “Tigreak eta tigresak”, Joseba Azkarraga Etxagibel.