Datuek bizi dugun egoera larria baieztatzen dute
INEk Biztanleria Aktiboaren Inkestan (EPA), Hego Euskal Herriari dagokionez, argitara emandako ondorio nagusiak bi dira inolako zalantzarik gabe: 2012an enplegua suntsitu izana eta langabezia handitu izana.
1.- 76.000 ENPLEGU GUTXIAGO 2012an
Inkestak dakartzan datuak aztertuz gero, ikusiko dugu enplegudunak 1.104.400 izan direla 2012ko laugarren lauhilekoan; haietatik, 586.200 gizonezkoak izan dira (% 53,1) eta 518.200 emakumezkoak (% 46,9). Datuok agerian utzi dute 2012ko urtealdian 76.000 enplegu suntsitu direla; haietatik, 49.300 gizonezkoenak izan dira, eta 26.700, emakumezkoenak.
2012ko urtealdiak, beraz, % 6,4ko galera eragin du enpleguan. Beraz, enplegu gehien suntsitu den urtealdia izan da, 2008ko krisia abiatu zenez geroztik. Hurrengo urtealdirik txarrena 2009koa izan zen (58.700 enplegu gutxiago; % 4,7), eta ondotik, 2011 (21.400 enplegu gutxiago; % 1,8), 2010ean 12.200 enplegu sortu baitziren (enplegua % 1 igo zen).