IBEX 35eko kontseilariek 522.000 euro kobratu zituzten batez beste 2011n

2012/07/21
Dibujo.JPG
Behin eta berriz entzun izan dugu guztiok barku berean goazelako kontua, edo krisiak guztiongan eragin berbera duela. Gauza ez dirudi horrela denik irabaziak banatzeko orduan, zeren eta langile klaseari soldata murrizketak ezartzen dizkiguten bitartean, IBEX 35eko kontseilariek batez beste aurreko urtean baina 7.000 euro gehiago irabazi baitituzte 2011n.

Azterketa Bulegoko 9. buletin-etik hartua

Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak (BMBN) Ibex 35ean dauden enpresetako Gobernu Korporatiboen Urteroko Txostena argitaratu berri du, eta bertan administrazio kontseilu ezberdinetako kontseilarien ordainsariak ikus daitezke.

Administrazio kontseiluak 2011an 263,4 milioi eurotako ordaina jaso dute, batezbeste 7,5 milioi, 2010ean baino %11 baino gehiago. 2009tik 22,4 milioi euro banatu dituzte Ibexeko enpresetako kontseilu bakoitzean batezbeste.

Ibex 35eko enpresetako kontseilariek (505 dira denera, emakumezkoak 61 soilik) jasotzen duten dirutza izugarria da. 2011an batezbestekoa 521.628 eurotakoa izan da pertsonako, 2010ean baino ia 7.000 euro gehiago. Azken hiru urteetan (2009tik 2011ra) 1,7 milioi euro jaso dute bataz beste kontseilari bakoitzak BMBN-ren arabera.

Hauek dira Gobernuei ze politika egin agintzen dieten enpresariak, lan gehiago soldata txikiagoen truke egin behar dugula esaten dutenak. Esaten ez dutena administrazio kontseiluek urtean 11 bilera baino gutxiago egiten dituztela batezbeste, eta beraz, bilera bakoitzeko 48.000 euro inguru jasotzen dutela. Begi bistakoa da langileoi eskatzen diguten lehiakortasuna ez dela bilera hauetako berdina.

Hau posible da Gobernuek potere ekonomikoaren menpe lan egiten dutelako. Eta honen ondorio zuzena gizartearen pobretze orokorra da, gutxiengo gero eta poteretsuagoa den bat gero eta aberatsagoa egiten den bitartean. Enpresa hauetako zuzendariak bezala.