Azterketak 59: Etxebizitza gatazka sozial eta politikaren erdigunean
Azterketak 59 Etxebizitza.pdf
834.3 KB
Etxebizitza eskuratzeko aukerek desberdintasunak sortzen dituzte, eta desberdintasun horiek handiagoak dira emakumeen eta migratzaileen kasuan. Bada, dokumentu honek aztertzen ditu Hego Euskal Herriko biztanleriaren zati handi batek etxebizitza eskuratzeko dituen zailtasunak, baita horrek sortzen dituen desberdintasunak ere. EAEk eta Nafarroak etxebizitzaren arloan dituzten eskumenak ere aztertzen ditugu, Estatuak esku hartzeko gaitasuna mugatzen jarraitzen badu ere. Ondoren, etxebizitza legeen bilakaera aztertzen dugu, eta erakusten dugu lege horiek ez dutela etxebizitza eskuratzeko arazoa konpondu. Azkenik, ELAren proposamena jasotzen du txostenak, etxebizitza politika errotik aldatzeko eta behar duten pertsona guztiei etxebizitza duina bermatzeko.
