ELA en la Segunda República liburua kalean da

2011/12/02
liburuaren azala.jpg
Dario Ansel historialari italiarrak idatzitako "ELA en la Segunda República. Evolución sindicalista de una organización obrera" kalean da Txalaparta argitaletxearen eskutik.

1911an Bilbon Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatua sortu zen. Liburu honek bere historia kontatzen digu errepublikako garai aldakor eta probetxugarrian, 1931ko apiriletik Gerra Zibilak eztanda egin arte, 1936ko uztailean. Berpizkunde baten historia, zeinetan Diktadura primorriveristako garai ilun eta zailaren ondoren, ELAk izugarrizko zabalkundea lortu, eta masa sindikatu batean bihurtzen den heldutasun sindikal eta demokratiko handiarekin. Liburua era berean berrikuntza ideologiko eta programatiko sakon baten historia da, eboluzio sindikal baten historia, ELA klase sindikatu moderno, politikoki autonomo eta aldarrikatzaile bihurtuko duena.

Egileak idatzitako liburuaren aurkezpena irakurgai dago Txalaparta argitaletxeko aldizkarian.