Etxez etxe sindikalismo feminista zaintzen: Gipuzkoako etxez etxeko laguntza zerbitzuan urratutako bidea

2026/03/24
AZALA GIP ETXEZ ETXE.jpg
Egiteko modu eta bide baten emaitza da ELAk Gipuzkoako etxez etxeko laguntza zerbitzuan lortutakoa, sindikalimo feminista iparrorratz duena. ELAk urteak baitaramatza sindikalismoaren antolakuntza tresnak borroka feministarekin uztartzeko ahaleginean, eta horren lekuko da sektore horretako antolakuntza, borroka eta lorpenak.

DESKARGATU DOKUMENTUA

“Etxez etxe sindikalismo feminista zaintzen. Gipuzkoako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen antolaketa, borroka eta lorpenak” dokumentuak horixe erakusten du: Aintzane Orbegozo ELAren Gipuzkoa­ko zaintza lanetarako koordinatzaileak eskainitako bi hitzaldi ditu oinarri, eta Gipuzkoako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileekin egindako lanketa aletzen du. Baita izandako zailtasunak eta lorpenak ere. Datu bat: hogei hitzarmen baino gehiago lortu dira, besteak beste, langileen subrogazioarekin, KPI gorako soldata igoerekin, lanaldi murrizketarekin, ordu poltsekin... eta beste hainbat hobekuntza. Maiz grebak izan dira horretarako gakoa, eta lan baldintzak ez ezik, langileak ere indartzeko tresna izan da.