Oinarrizko eskubideak eta polizia. Poliziaren Esku-Hartzeen Erregimen Juridikoa
D50_PoliziaEredua.pdf
547.7 KB
Argitalpen hau Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren arteko lankidetzaren emaitza da. Helburua demokrazia batean berebiziko garrantzia duen gai batera hurbiltzea da, poliziaren araubide juridikora eta esku hartzeko moduetara. Araubide juridiko horrek garrantzi nabarmena du sistema politikoa erregimen diktatorialaren oinordekoa denean. Kultura politikoak historia horren eraginpean jarraitzen du bizitzako esparru guztietan, bereziki administrazioen funtzionamenduan eta, nola ez, baita poliziaren eremuan ere.