Zer da Negoziazio Kolektiboa?
2013/10/29
Askotan politikaz edo sozioekonomiaz ari garela Negoziazio Kolektiboa aipatu eta parekoak keinu arraro bat egiten du "nik horretaz ez dut tutik ulertzen" esango balu bezala. Orain arte sindikatuen kontua zena, orain, negoziazioak enpresaz enpresa egin beharko ditugula, komeni da langile guztiek ongi jakitea zer den, nondik datorren, eta zergatik den tranpa bat patronalek saldu nahi diguten negoziazio indibiduala.
Horretan lagunduko duten bizpairu diapositiba aurkezpen prestatzen ari gara. Hemen duzue lehenengoa. Bertan azaltzen dira langile mugimenuak praktikan ikasi dituen sei intuizioak:
1. Soilik kolektiboki negoziatuz betearazi ditzakegu gure eskakizunak eta aspirazioak
2. Kapitalistak besteen lanaz jabetuz aberasten dira.
3. Patroia soldata biziraute mailara gerturatzen saiatuko da.
4. Enpresariek ez dute lana ematen, “erosi” egiten dute behar dutenean.
5. Enpresa kapitalista gune ez demokratiko bat da.
6. Zenbait momentu historikotan (II. Mundu gerran adibidez) kapitalak “apaldu” egin behar izan ditu bere mozkin gurariak, eta “aurpegi gizakoiago bat” aurkeztu du sistemaren iraupena eta egonkortasuna ziurtatzeko.