Titanioaren eta artelanen atzean, azpikontraten museoa ezkutatzen da, prekaritatearen museoa
Kaixo lagunok.
Guggenheim Museoko garbitzaileak gara.
135 egun daramatzagu greban. Ekainaren 11n hasi genuen borroka sindikal hau, soldata-arrakala desagerrarazteko eta gure lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Gure protesta eta performanceei esker, bizi dugun egoera ikusarazten ari gara, eta pairatzen dugun prekaritate-egoera agerian uzten: hilabete bukaerara iristen uzten ez duten soldatak, 600 euroko soladatara iristen ez diren kontratu partzialak, lan-karga jasan ezinak, kontziliazioa ezinezko egiten duten ordutegiak, etab.
Bai Museoak bai Ferrovial Servicios-ek (lan egiten dugun enpresa azpikontratatua) era guztietako praktikak erabili dituzte gure grebak behera egin dezan, hala nola, kaleratze mehatxuak, greba-eskubidearen urraketa, zentsura hedabide nagusietan gatazka honetaz hitz egin ez dezaten, gu izutzeko polizia-boterearen erabilera, etab. Baina indartsu eta elkartuta jarraitzen dugu.
Esan nahi dizuegu, orain arte gutako inork ez zuela greba eta gatazka egoerarik bizi izan, baina esperientzia hau emakume langile bezela hazteko oso lagungarri suertatzen ari zaigu.
Egunero iristen gara Museoko zabaldegira, bultzatzen dugun supermerkatuko orga gainezko dela fregona morez, abestu eta dantzatzeko musika alaiz eta, nola ez, ELA gure sindikatuaren banderaz, bera gabe abentura hau ezinezkoa bailitzateke.
Ematen dugun dantzaldi bakoitzean, Museoari eta euskal erakundeei erakusten diegu nola egin daitekeen iraultza bat abestuz eta dantzatuz.
Guggenheimeko garbitzaileak, jo ta ke irabazi arte!!!
PD: Ez galdu langileek grabatu genuen #GuggenTrap bideoklipa: