Presio fiskalaren jaitsiera nabaria, defizit publikoaren arrazoi

2010/06/28
Azterketak 21 argitaratuta: “Presio fiskalaren jaitsiera nabaria, defizit publikoaren arrazoi”. Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak izenburu honekin argitaratu du, fiskalitateari buruzko, ELAren bulego Teknikoak egindako txostena.

Enpresei eta kapitalari zergak ezin zaizkiela igo diote, bestela alde egingo dutela. Ezkutatu egiten dute, ordea, Europako paradisu fiskala garela. Europako presio fiskalik txikiena daukagu Hego Euskal Herrian, Irlandaren ondoren. 8.000 milioi euro biltzeke utzi ditugu enpresaburuei eta kapitalari zergak barkatzeagatik.
Baina ez hori soilik, 2009 urtean 1998ko zerga maila izango bagenu, 2.000 milioi euro gehiago bilduko genituzke.

 

Irakurri Azterketak 21a                      Ikusi aurreko Azterketak