Hego Euskal Herriko emisioen txostena eta neurrien proposamena
HEHko emisioen txostena 2023.pdf
184.2 KB
Mundu mailako berotegi efektuko gasen emisioen inguruko 2023ko datuak ezagutu berri dira Global Carbon Budget txostenari esker. Azken urtean % 0,5 hazi dira mundu mailako emisioak. Igoera handienak Txinak eta Indiak izan dituzte baina horrek ezin du gainontzeko lurraldeetako errealitatea izkutatu. Europar Batasunean %7,4ko murrizketa izan den arren, Parisko Akordioak exijitzen dituen murrizketetatik oso urrun gaude. Hego Euskal Herriko datuei begiratuta, are kezkagarriagoa da egoera. Egoera hau azaltzeko, Hego Euskal Herriko berotegi efektuko emisioen azterketa hau burutu dugu.