Berrikuntza sindikala: perspektibak, erronka sindikala... eta erronka akademikoa
Azalpena
Azken 30 urteetan mundu mailan ezarri diren politika neoliberalen ondoren, sindikatuek aurreko mende hasieran zuten indarra galdu dute. Sindikatuen ahultasuna eragin duten arrazoiak ugariak eta desberdinak dira, baina argi dago sindikalismoaren eraberritzea premiazkoa dela, kapitalaren eraso etengabearen aurrean, langile klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzeko erreminta eraginkor eta baliagarria izaten jarraitu nahi badu.
Enpresa eta lan-zentro mailan egindako ikerketa akademiko interesgarriak daude nazioarte maila lan baldintzen inguruan, sindikatuen zilegitasunaz, afiliazioaren zergatiez, ordezkaritza sindikalaz, langileen arteko elkartasunaz, klase ineteresei buruz, langileen identitate desberdinei buruz, diskriminazioez... Ikerketa hauek berrikuntza sindikalerako proposamen teoriko eta praktikoak egitera eraman ditu hainbat autore. Lan akademiko hauek, sindikatuek landu behar dituzten botere baliabideak marrazten dituzte, bizitasuna, indarra eta eragina berreskuratu dezaten. Lan-zentro mailan egiten den ikerketa akademiko honek balio ikaragarria dauka, bere eraberritzean arrakasta izateko, guneroko zereginetan itota, epe ertainera begiratu ezin duten sindikatuentzat.
Jardunaldi hauen helburua da, berrikuntza sindikalari buruz globalki dauden ikuspegietatik abiatuta, bai sindikatuek zein akademiak ditugun erronken inguruan hitz egiten hastea, Euskal Herrian sindikalismoaren berrikuntza arrakastasua izan dadin.
Egitaraua
9:50h. Irekiera eta aurkezpena. Angel Elías, Alaitz Gonzalez de Lantziego eta Aiala Elorrieta.
10:00h. Berrikuntza sindikalerako perspektibak eta erronkak.
- Amaia Muñoa (ELA sindikatuko Idazkari Nagusiaren Albokoa): Berrikuntza sindikala, erronak sindikala eta akademikoa.
- Beltrán Roca (Universidad Autónoma de Cádiz): Ikerkuntza akademikoa berrikuntza sindikalerako.
Moderatzailea: Eli Errandonea (EHUko irakaslea)
11:15h. Eztabaida
11:40h. Atsedena
12:00h. Mahai-ingurua. Berrikuntza sindikala: Gazteak, prekarietatea eta sindikalismoa. Moderatzailea: Alaitz Gonzalez de Lantziego (Primero de mayo)
-Eneko Ander Romero. (Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea) Sindikalgintza eta (bir)sorkuntza soziala posfordismoan. Euskal sindikalgintzaren estrategia subjektibizatzaileak.
- Gari Lopez (Sociólogos descalzos). Gazteria eta prekarietatea Nafarroan: Decathlonen kasua.
- Jon Bernat Zubiri (Ekonomia Aplikatua I-eko irakaslea EHUn). Gazte enplegua eta sindikalismoa zerbitzuetako soldatapeko ekonomian
12:45h. Eztabaida.
13:00h. Amaiera.