Sindikatuak onuragarri dira langile klasearentzat eta gizartearentzat orokorrean: ebidentzia berria
Juan Torres López, Ganas de Escribir blogean argitaratua.
Urte askotan entzun dugu (egia esan, Pinochet, Thatcher eta Reaganen politika neoliberalak ekarri zituen iraultza kontserbadorea nagusitu zenetik) sindikatuak oso txarrak direla. Ez bakarrik enpresentzat eta, oro har, ekonomiarentzat, baita langileentzathaientzat ere.
Kontrakoa erakusten duen ikerketa enpirikoa badago, eta hala erakutsi nuen nire liburuan (Economía para no dejarse engañar por los economistas). Alegia, sindikalizazio-tasa handiagoak lotura positiboa duela ekonomien funtsezko hobekuntzarekin. Ameriketako Estatu Batuetan egiaztatu da, ia 100 urteko datu-serieak erabiliz, sindikalizazio handieneko denbora boladak lotuta daudela soldata handiagoekin eta lan-baldintza hobeekin, inbertsio produktibo handiagoarekin eta espekulazio txikiagoarekin, jarduera ekonomikoaren hazkundearekin eta enplegu gehiagorekin.
Sekuentzia liluragarri hori zentzuzkoa da. Hobeto antolatuta eta defendatuta dauden langileek lan-baldintza hobeak lortzen dituzte, eta horrek kostu handiagoa dakar enpresentzat. Horri aurre egiteko, produktibitatea handitu asmoz, enpresek beren inbertsioak eta berrikuntza hobetzen dituzte. Ondorioz soldatak handitzen dira, baina baita eskari pribatua eta enpresen ekoizpen-gaitasuna ere, eta, beraz, baita etekinak eta enplegua eta, oro har, jarduera ekonomikoa ere. Ostera, sindikalizazio txikieneko etapetan justu kontrakoa gertatzen da.
Duela gutxi beste ikerketa bat argitaratu zen (hemen), arazo hau asko jorratzen duena. Badago frogatuta sindikalizazio-tasa handiagoak ekonomiari oro har egiten diola mesede, eta orain baieztatu egin da, Estatu Batuetako nahiz Europako datu-serie luzeetan oinarrituta, langileen ongizatea ere hobetzen duela.
Richard Freeman, David Blanchflower eta Alex Brysonen ikerketak argi uzten du afiliazio sindikala “positiboki eta nabarmen” lotuta dago "bizitza, zoriontasuna eta konfiantzarekiko asebetetzea eta, oro har, demokrazia, hezkuntza eta ekonomiarekiko asebetetzea barneratzen dituzten ongizate-metrikekin. Afiliazio sindikalak depresioarekin eta tristurarekin erlazio negatiboa du ", eta afiliatutako langileek “sindikalizatu gabeko langileek baino zoriontasun eta estres maila altuagoak” erakusten dituzte.
Egia esan, ehunka ikerlanetan aztertu da sindikatuek ekonomian orokorrean eta langileen bizi-baldintzetan duten eragin onuragarria. Aspaldiko artikulu batean adierazi nuen bezala (¿Es bueno o malo para la economía que haya sindicatos fuertes?).
– Munduko Bankuak 2002ko azterlan batean ondorioztatu zuen, sindikatuek ez diotela kalterik egiten hazkunde ekonomikoari. Are gehiago, azterlan horren arabera, sindikalizazioa eta errendimendu ekonomikoaren artean oso korrelazio ahula edo hutsa dago. Horrela da ere sindikalizazioa etalangabezia-tasa, inflazioa, enplegu-tasa edo benetako soldaten malgutasunaren artean.
- ELGAk 2006ko azterlan batean adierazi zuen sindikalizazio-tasa handiagoak ez duela eragin negatiborik enpleguan, haren igoerak ere ez duela eraginik lanpostuen sorreran, eta sindikatuen negoziazio kolektiborako botereak eragin handiagoa duela diru-sarreren banaketan enpresek egiten duten lan-eskarian baino.
– Garapenerako Banku Interamerikarraren 2002ko azterlan batek erakutsi zuen sindikatuen presentziak handitu egiten dituela soldatak, enplegua eta inbertsioa, enplegua kapitalarekin ordeztea sustatzen duelako.
– Artikulu horretan edo aipatutako nire liburuan aipatzen ditudan beste lan batzuek erakutsi dute produktibitatea, oro har, handiagoa dela enpresek sindikalizatuta daudenean. Halaber, sindikatuen presentzia edo negoziazio-botere handiagoa soldata-desberdintasun (eta orokorrean, desberdinasun maila) lotuta dago. Baita, gizarte-onura handiagoekin, pentsio handiagoekin, elkarrizketa sozialeko giro hobearekin eta enpresetan. Are gehiago, afiliazioa zenbat eta handiagoa izan orduan eta kooperatiba eta efizienteago dira harremanak.
Azken urteotan, sindikatuak gogor erasotu dira eta gaur egun ere, sindikatuak desprestigiatzea da helburua. Ebidentzia enpirikoak, datuek eta benetako gertaerek gehienentzat onuragarriak direla erakusten badute, zentzuduna litzateke geure buruari galdetzea hori zergatik gertatzen ote den.
Ez ote da izango sindikatuak erasotu eta ezabatu nahi dituzten eragileek, ez dutela helburutzat ongizate orokorra? Ez ote da izango ez dutela ez aurrerapen soziala, ez enpresa eta ekonomia guztien egoera ahalik eta onena bilatzen? Ez ote da izango, gutxiengo baten interesa baizik ez dutela bilatzen?
Giza eskubideen egikaritzarekin benetan arduratuta dagoen edozein gobernuk (aurrerakoia izan gabe) sindikalizazioa, negoziazio kolektiboa eta elkarrizketa soziala bultzatu beharko lituzke oreka testuinguruetan. Horretarako neurri bereziak ezarri beharko lituzke ahulenak diren langileak babesteko. Ez azken horien onura esklusiborako, sozietate osoaren onurarako baizik, enpresa eta jabe gehienak barne, noski.
Ez naiz ari epaiketa ideologikorik egiten. Datuek erakusten dute, benetako gertaerek esaten dute.