Hitzaldia, azaroak 4: Fayez Badawi, palestinar erresistentziako kidea, PFLPko bozeramaile ohia

2025/10/22
Argazkia: Komite Internazionalistak
Argazkia: Komite Internazionalistak
Datorren azaroaren 4ean, 18:30tan, Donostiako Kaxildan, Fayez Badawi, palestinar erresistentziako kide eta Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PFLP) bozeramaile ohiaren hitzaldia antolatu dugu.

Kartela Badawi hitzaldia.jpeg

1948ko Nakbaren ondorioz bere familia Palestinatik kanporatua izan ondoren, Fayez Badawi Beirut ekialdeko Tal al-Zaatar errefuxiatuen kanpamenduan jaio zen. 1976an, Israelek babestutako indar falangistek guztiz suntsitu eta 2.000 pertsona inguru hil zituzten kanpamendu berean, hain zuzen ere. Ariel Sharonek Chatilako errefuxiatuen kanpamenduan burutu zuen sarraskiaren lekuko zuzena izan ere zen.

Oso gaztetatik PFLPn militatzen hasi zen eta bizi osoa eman du palestinar herriaren eskubideen eta biziraupenaren alde borrokan. Urte luzez Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PFLP) bozeramailea izan da Europan.

Galizan ere bizi izan da eta bertako CIG sindikatuko kide ere izan zen.

Orain, erretiratuta egon arren, ez dio utzi herri palestinarraren eta bertako erresistentziaren ahotsa izateari eta gogor salatzen du Israel eta mendebaldeko inperialismoaren proiektu politiko koloniala eta gauzatu ahal izateko egiten ari den sarraskia.

Hitzaldirako gogo pizgarri hemen duzue Galizako "Periodismo Alternativo" kazeta digitalak egin zion elkarrizketa 2025eko otsailaren 11an: Sakatu hemen elkarrizketa irakurtzeko (gaztelaniaz)