Lana sexuaren arabera banatuta, prekarietatea bermatuta
ELAren eskuorria martxoaren 8ari begira
Lana sexuen arabera banatzen da: lan feminizatuak balio gutxiagokoak dira, lan maskulinizatuak baino, gizarte-iritziaren eta ordainen arabera. Tresnak ekoiztea gehiago baloratzen da, pertsonak zaintzea baino, edo etxeak garbitzea baino.
Hortaz,lan-merkatuan eta hortik kanpo ere dagoen emakume eta gizonen arteko egitura-desberdintasunak betiko bermatzen du prekarietatea.
Azkenaldi honetan jendarte osora hedatu da prekarietate hitzaren esangura, baina ELAtik gogora ekarri nahi dugu emakumeek beti egin behar izan diotela aurre prekarietateari, batzuetan errealitate hori ikusgai egon ez bada ere. Mariberen, Ainhoaren eta Irantzuren testigantzak oso baliozkoak dira borroka horiek denon aurrean jartzeko, haien lantokietan eta lantokitik kanpo.
ELAk tresna erabilgarria izan nahi du borroka honetan.
Gora emakumeon borroka!