Globalizazio liberala eta irekia hil da
Era askotako krisiak planeta astintzen ari dira. Krisi ekonomikoa inflazio eta desazelerazio handiarekin, krisi ekologikoa klima-aldaketarekin eta lehengaien mugekin, eta krisi geopolitikoa, gerra eta herrialdeen arteko zatiketarekin. Etorkizun etsigarria iragartzen duten gaiak dira, eta horiek txosten honetan zehar azalduko ditugu.
Egoeraren Azterketaren azken alean, nazioarte mailan dauden tentsio geopolitikoak aipatu genituen. Ika mika horiek eragin zuzena izan dute pandemia osteko errealitate berriaren osaketan. Txosten berri honetan, berriz ere azpimarratzen ditugu gai horietako batzuk; tentsioak murriztu beharrean, eskalatzen jarraitzen baitituzte. Zentzu horretan aipatu behar da, maila geopolitikoan gertatzen denak interes jakin batzuei erantzuten diela, testuan egiaztatu ahal izango dugun bezala.
Egoeraren Azterketaren 144. zenbaki honetan, lehenik eta behin, esparru geopolitikoa eta maila globalean dauden botere-borrokak aztertuko ditugu. Bigarren atalean, ohi bezala, BPGren azterketa eta 2023rako aurreikuspenak egingo ditugu. Ondoren, enpleguaren egoerari erreparatuko diogu, eta, pobretze-prozesuari dagokionez, lau gai aztertuko ditugu: soldaten debaluazioa, inflazioa, aurrezkiaren jaitsiera eta interes-tasen igoera. Hori guztia, ahaztu gabe enpresen mozkinek gora egiten jarraitzen dutela, ondoren egiaztatu ahal izango dugun bezala. Azkenik, hileko gai gisa, 2022ko kontratazioaren analisia egingo dugu, baita lan-erreformak enpleguan izan dituen ondorioak ere.
Jarraian txosteneko grafiko eta irudi esanguratsuenak ikus ditzakezue.