Sabino Ormazabalaren hitzaldia: Indarkeriarik gabeko 500 ekintza
Sarriegitan ikusi behar izaten dugu nola gutxiesten dituzten erakundeek herritarren eskakizunak, edo erakundeetan bertan nola uzten dituzten eskakizun horiek edukiz huts-hutsik. Ohikoak dira, halaber, disidenteak gaizkile bihurtzeko saiakerak. Beraz, hautabide askotarikoen artean aukeratzeko moduko egoeran egongo bagara, behar-beharrezkoa da behetik hasita lanean has gaitezen: bere burua legeen babespean ezkutatuz, inork herritarren nahi eta proposamenak ez ukatzeko egoeran, alegia. Eta hori, noski, gogotik irabazi behar da: jendearen partehartzea bultzatu behar dugu, ekinaren ekinez jokatu behar dugu, arerioari eutsi behar diogu, inoren aurrean limurtuz eta argudiatuz. Indarkeria-eza ez baita pasibotasunaren sinonimoa. Aitzitik, indarkeriaezak ezinbestean izan behar du aktiboa, pasibotasunetik gehien urruntzen den aukera baita hura. Indarkeria-ezak bere-berez erakusten ditu erdietsi nahi dituen helburuak, bidea bera helburu bihurtzen duelarik. (Bidea Helburu taldea liburuaren sarreran)
Kartela deskargatu