"Miseriak eskaini egiten du, eta gizarteak, onartu"

2021/10/26
Fantine.jpg
Maia Beitiak, audio honetan, Victor Hugoren Miserableak liburuko Fantineren istorioa kontatzen du miseriak dituen bi adieren arteko (moralidade gabekoa eta baliabiderik gabekoa) kausa efektoa azaltzeko. "Baina, zer da miseria? Miseriak aurpegi asko ditu (...) Zein da miseria onartzearen eta ez onartzearen arteko muga?"

Kaixo danoi, Maia Beitia naz eta filosofia ikasi neban. Gaur Victor Hugon “Los Miserables”ei buruz nahi dot berba ein ze justo “miserable” kontzeptuk bi termino uztartzen dauz: batetik ixelako moralidadeik ez dakarrenak eta bestetik ixelako rekursoik ez dakarrenak. Eta kaso askotan kausa-efekto bat egoten da Fantine-n istoixik erakusten daben modun.

Fantine emakume gazte bat zan, jostune, solteratazko ume bat euki bana eta pentza bat beran herrire juti ze Jean Valjeanek ondo funtzioanten ban enpresa bat ipini ban soldata onakin. Baine alabatxuaz ezin zan jun, jentiai honrau ixateko eskatze’tzen eta garai hartan ez zan hor kontzeptun barrun sartzen. Ordun, bidin topa ban famili bat eta eurai laga’tzen alabi zaintzeko urtin hamalau frankon trukez. Bitxartin aila zan herrire, hasi zan biharrin politxo soldata ona irabazten eta eta zintzo-zintzo ordaintze’tzan familixiai.

Baine familixi miserable bat zanez, moralidade baiku, hasi zan diro gehixaua ata nahixan eta lelengo eskatu’tzen hamar franko alabik erropak bir banela eta. Ordurako jenti entera zan Fantinek alabi eukanela eta fabrikatik bota ben eta jostun sartu bir ixan zan egunin 17 ordu biharrin. Ordun horrek hamar frankuok lortzeko beran melena ederra ebai bir ixan ban. Handik gitxire pentza ben diro gehixaua atati eta berrogei franko eskatu’tzen esaten alabi gaxoik euanela. Eta horrek berrogei frankuok ez eukan nundik ata ze apurrak jaten bixi zan. Justo dentista bat pasa zan herritxik eta berak eukan hagin ederran trukez, aurreko paletan trukez, berrogei franko eskaini’tzazen. Eta Fantine ule baik eta haginik baik baine pozik alabi ondo eualako. Eta ja azkan-azkanin familixik ikusitxe ahal benela eurak nahi ben beste diro eskatu ze Fantinek alabiatxik ordainddu eingo ban, ehun franko eskatu’tzen hil ala bixiko konto bat zanelako. Eta Fantinek saltzeko geatzen gakon gauza bakarra saltzi pentza ban eta prostituziñoin sartu zan.
Eta hor momentun Victor Hugok esaten dau esaldi demoledore bat: “miseixik eskaini eitten dau eta gizartik onartu”.

Baine zer da miseixi? Miseixik arpei asko dakaz: miseixi de Funts Europarran trukez onartu dizen murrizketak, da pentsiñoik bajati eta nahi daben reformi ein, de gastu sozialai sabai bat ipintxi.

Eta gizartik onartu eitten dau. Baine zer da onartzi eta ez onartzin arteko mugi? Ni ados ez egon arren, ixebe ez badot eitten, onartzen nabil? Argi dana da, nire desadostasun horrek ez badau realidadi baldintzatzeko balixo tabernetako eztabaidak alperrik dizela.

Guk momentuz sistema publiko bat dakau defendiu eta sendotu ein bir douena. Ja hasi diz desmantelaten eta berandu ixan baino lehen ein bir dou sistema publiko horren defentzi, bestelanik “Los Miserables”eko protagonistan modun amaitzeko geuk pentzaten douena baino aukera handixauak eukiko douz.