Abenduko liburu berriak
Ovejero Bernal, Anastasio: "LOS PERDEDORES DEL NUEVO CAPITALISMO. Devastación del mundo del trabajo". Biblioteca Nueva, 2014, 270 orr, alde batetik Globalizazio neoliberalaren efektuak azaltzen ditu. Alde batetik lan munduaren suntsitzea eta bestetik, desberdintasunak eta arazo psikosozialak jorratzen ditu; antsietatea, larritasuna, depresioa, etorkizunari beldurra e.a.
Budd, Jhon W.: "EL PENSAMIENTO SOBRE EL TRABAJO". Tirant Humanidades, 2014, 367 orr. Lanaren inguruko gaur eguneko hamar bertsio historiko: besteak zerbitzatu edota zaintzeko modu bezala, askatasun iturri bezala, diru-sarrera iturri bezala...
Unanue, Jose Miguel: "EUSKAL HERRIA. Una mirada desde la historiografía. Raices y evolución de su identidad política". Pamiela,2014, 635 orr. Euskal komunitate nazionalaren euskarri diren faktoreak aztertzen ditu idazleak, laurehun autoreren analisi eta iritziak bilduaz.
Garcia Jané, Jordi: "ADIOS CAPITALISMO. 15M-2031". Icaria, 2012,191orr. Ekodemokrazioa kooperatiboa. Gizarte eredu ez kapitalista baten zirriborroa irudikatzen du. Alde batetik sistema ekonomiko demokratiko, sozial eta solidarioan oinarrituta dagoena eta bestetik, parte-hartzaile eta inklusiboa euskarri duen sistema politikoa.
Gomez Pin, Victor: "REDUCCIÓN Y COMBATE DEL ANIMAL HUMANO". Ariel, 2014,172 orr. Filosofia. Animalien etxekotze prozesua bezala, hiritarrak beren kabuz pentsatzeko duten gaitasunari eta askatasunari uko egitera daramatzan prozesua argitzen digu.
Garai, Gutierrez, Chueca: "OCTUBRE DE 1934 EN EUSKAL HERRIA. Revolución, insurrección y huelga general". Intxorta, 2014, 400 orr. Memoria historikoa. 1934 urteko Urriko Iraultzako gertaerak aztertzen ditu probintziaz probintzia eta gure sindikatuak izan zuen parte-hartzearen inguruko datuak eskaintzen ditu.